XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errenteri-ko Papelera-n egiten zuan lana, eta egun batez andamiotik bera erori zan, eta bean tabloi bat zegoan eztenga aundi ba muturrez gora zuala, eta uraxen sartu zuan iztarretik ezurra jotzeraño.

Makiña bat mediku eta botika ibili zan gure etxean, bai dirua galanki gastatu ere: bañan danak alperrik izan ziran.

Noiznai etortzen ziran beregana mediku bat eta iñoiz bi ere bai, eta abei beren artzekoa ordaintzeko ukullutik atera bear izaten zan txal bat edo bei bat, eta pixkabanaka orrelaxen joan ziran gure ganadu geyenak, medikuaren bixitak eta botikak ordaintzeko.

Baserria errentan ibiltzen genduan, eta, gure aitak lau bat urte oyean gaxo zeramazkiela, nagusiak baserria saltzea pentsatu zuan.

Garai artan etzan orain bezelako legerik, eta etxe-nagusiak nai zuana egiten zuan bere baserriarekin; eta egun batez etorri eta gure gurasoai esan zien:
- Baserri au saltzea pentsatzen det, eta lenbailen atera bearko dezute.

Eta gure amak erantzun zion:
- Bañan, gizona! Ez al dezu ikusten nere senarra nola dagoan?

Eta famili onekin, danak saski batean sartzeko modukoak esate baterako, nora joan bear det nik?